Posturologia

Gizakia, zutik dagoenean geldirik dagoela badirudi ere, etengabe bere postura egokitzen dabil. Oszilazioen autokontrol honi (oso fina eta automatikoa) "Sistema Posturala" deritzogu.
"Sistema Posturala"ren desdoikuntza batek, bai begietan edo ahoko artikulazioan (ATM), informazio kaptore bezala edota burmuineko aginduak burutzen dituzten giharretan ere, gorputz sistemaren desoreka bat eragin dezake. Desdoikuntza edo desoreka hauek gihar eta artikulazioetako mina eragin dezakete. Lunbalgiak, migraina edo zefaleak, mareoak, bertigoak, atentzio defizitak, arnasteko arazoak... ere pairatu ditzakegu.
Oinak oreka estatiko eta dinamikoaren oinarri dira. Funtsezko lana dute errezeptore sentsorial bezala. Eta oinaren bitartez, hemen egindako tratamenduekin, gorputz osoaren oreka lortu dezakegu. Hemen POSTUROPODOLOGOaren garrantzia.
Eskuzko terapia posturologikoaren bitartez, oin eta hanketako artikulazioak desblokeatu eta giharrak erlaxatzen ditugu. Eta honen ondoren, barne zola posturalekin (propiozeptiboak ere deitzen zaie) jarraituko dugu tratamendua.